2016 Diseinuaren Sari Nazionala «Enpresentzat»

SIMON taldea: «Estetika eta funtzionaltasuna batzea»

SIMON taldeak interfaceak, material elektrikoa eta irtenbide teknologikoak egiten ditu. Enpresa honek Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak ematen duen Diseinuaren Sari Nazionala «Enpresa» modalitatean lortu du. Epaimahaiak eguneroko erabilerako produktuetan Diseinua sartzeko «enpresaren gaitasuna» azpimarratu du. Luis Lopezbarrena SIMONeko zuzendari nagusiaren hitzetan, «gure urteurrenaren ospakizun honi sari hau erantsi ahal izateak harrotzen gaitu. Gure goiburuari ezker, Simon Light Up Emotions izenekoa, erabiltzaileek gure produktuekin giroak sortzen dituzte, Diseinuaren bitartez mota guztietako emozioak pizten dizkietenak». ■

Logo_PNID_azul_250X250Bartzelonan egoitza nagusia duen SIMON taldeak 2016 Diseinuaren Sari Nazionala («Enpresak» kategorian) jaso du, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu-Idazkaritzaren eskutik emandakoa. Epaimahaiak «bere ibilbide enpresarial luzea eta nazioarteko hedapen zabala» balioetsi ditu, «Diseinua eta Berrikuntza enpresaren estrategia iraunkor bihurtuz».

«Ondo diseinatutako produktuak»

Salvi Plaja konpainiako Diseinu-zuzendariak adierazi du «gure lehentasuna ez dela Diseinu-produktuak egitea, ondo diseinatutako produktuak baizik». Eta jarraitzen du: «Guretzat proiektu bakoitzaren Diseinuan inbertitzea erronka bat da, edozein ingurugirorentzako erosotasun-, segurtasun- eta jasangarritasun-irtenbideak ekarriz».

Luis Lopezbarrena SIMONeko zuzendari nagusiak pentsatzen duenaren arabera: «Gure taldearen ahaleginak estetika eta funtsionaltasuna batzeko beste sari batzuk, nazionalak zein nazioartekoak, merezi ditu: adibidez, Red Dot Awards, Plus X Awards, Delta sariak, 2015eko Ekodiseinuaren Katalunia Saria edo IF Design Awards sariak, IF Gold Award bat barne gure Sense gamarentzat». ■