EGURTEK 2016 sariak

Disaro: Enpresa sariduna Zurezko diseinuan

Diseinu modalitateko Zurezko Arkitektura Sarien 3. edizioaren esparruan, Arquitectos y Diseñadores Asociados Disaro enpresa saritua izan da «Bilbao oinezkoentzako hesia» hiri-altzarietako proiektuagatik. Zurezko Diseinu kategorian lortutako hau EGURTEK: Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroak bultzatzen dituen sarietariko bat da. Epaimahaiaren epaia pasa den ekainaren 10ean jakinarazi zen. Sariak emateko ekitaldia Bilbao Exhibition Centren burutuko da, 2016ko urriaren 21ean, bi urtez behingo 6. Foroan. ■

10947319_859320824139722_5018771886225294657_n«Bilbao oinezkoentzako hasia» proiektua, Arquitectos y Diseñadores Asociados Disaro enpresarena, Zurezko Diseinu kategorian garaile izan da. Bere sorrera Bilboko Udalaren enkargu batean dago. Talde arduradunaren hitzetan, helburua «inguru erreserbatuak zehazteko, ibilbideak ezartzeko eta ekitaldi eta kokapenetan sarbideak mugatzeko hesi bat» asmatzea zen.

Disaroren iritziz, gaur egun antzeko irtenbiderik merkatuan ez dago. Horregatik, enpresa honek hiri-altzarien arloan beste proiektu batzuetarako erreferentzia bihurtzeko asmoa du.

Lan hau Diseinu modalitatean lehiatu diren 20 proiektuen artean saritua izan da. Epaimahaiak bere baloreak azpimarratu ditu. «Irtenbidea praktikoa, moldakorra eta erabilera ezberdinetakoa da, eta zuraren erabilera naturala du».

06C982706C9805-1Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bilboko egoitzan erakutsi ostean, EGURTEK 2016 sarietara aurkeztu diren modalitate diferenteetako proiektuei buruzko argibide-taulak Donostiako Arkitektura Goi mailako Eskola Teknikoan ikusgai jarri dira. Erakusketaren ibilbidea urrian amaituko da, Bilbao Exhibition Centren, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroaren 6. edizioaren esparruan (urriaren 20 eta 21erako programatuta dagoena). ■