Diseinuaren eta Sormenaren VII. Nazioarteko Festibala

«Selected Europe From Bilbao 2016»

«Selected Europe From Bilbao 2016» izenburuko Diseinuaren eta Sormenaren VII. Nazioarteko Festibala Azkuna Zentroan azaroaren 18 eta 19rako programatua izan da. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Bizkaia Design Council erakundearekin batera, babesten dute deialdia. Topaketa honi esker, Diseinu grafiko, Ikusmenezko komunikazio eta Artearen sortzaileak elkartuko dira.

Ekitaldia burutu baino lehen, urrian, aukeratuko diren Diseinu-proiektuen bilduma baten erakusketa ikusgai egongo da BEAZ foru sozietatearen instalazioetan. Lan hauek Selected the book liburuan bilduko dira. ■

Bilbok «Selected Europe From Bilbao 2016» izenburuko Diseinuaren eta Sormenaren VII. Nazioarteko Festibala hartuko du, Azkuna Zentroan azaroaren 18 eta 19an.

Nazioarteko deialdi honen bitartez, Diseinu grafikoaren eta Ikusmenezko komunikazioaren jardueran gaurko joerak ezagutzeko aukera emango da eta, bide batez, profesionalek eta enpresek garatu dituzten prozesu sortzaileetan sakontzen lagunduko da.

Egitaraua ideien eta esperientzien aldaketari zabalik dago. Diseinu grafiko eta sorkuntza bisualaren sektoreko hainbat sortzaile erreferentek parte hartuko dute: besteak beste Julia Weems, Isidro Ferrer, Julie Katrine, Jürgen Salenbacher, Aquimaña, Muka Design Lab, Stone Design, Moruba, Regular Switch, Letters are my friends, Pep Martinex, Adobe edo Design Bridge.

Lehiaketa, erakusketa eta liburua
«Selected Europe From Bilbao 2016». V edición del Festival Internacional del Diseño y la CreatividadModu berezian, nazioarteko topaketa hau egin aurretik («Call for Entry» izeneko deialdian 700 proiektu baino gehiago jaso dituena), «Selected Europe From Bilbao 2016» erakusketa urrian burutuko da BEAZ foru sozietatearen instalazioetan. Bildumak 30-40 lan inguru izango ditu.

Ibilbide ezagutuko profesionalek osatutako epaimahaiak hautatu dituen 200 proiektuetatik aterako da bilduma. Beste hainbat kideren artean, Juan Zapater BilbaoArte Fundazioko zuzendariak, Benicio Aguerrea EIDEko gerenteak eta Angélica Barcok, Mónica Serentillek eta Amaya Castoldik parte hartuko dute epaimahaian. Halaber unibertsitate zentroetako eta elkarte profesionaletako ordezkariak epaimahaiko partaideak izango dira.

Selected the book. «Selected Europe From Bilbao 2016» Selected the book izenburuko liburuak azkenean aukeratuko diren proiektuak bilduko ditu. Argitalpena Festibalean zehar aurkeztuko da.

«Selected Europe From Bilbao 2016» festibala antolatua izan da Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Bilbao Bizkaia Design Councilen lankidetzan. Jarduera ekonomio aurreratua bultzatzen duten Diseinu, Sormena eta Kulturaren aldeko Bilbao eta Bizkaiaren apostuan kokatuta dago ekimen hau. Oraingoa da Bilbok nazioarteko bilera hau hartzen duen elkarren segidako bosgarren urtea.

  ■