2016ko lehen seihileko datuak: Bizkaia eta Euskadi

Patenteak, Erabilgarritasun-ereduak, Diseinu industriala eta Markak

«Patente, Erabilgarritasun-Eredu, Diseinu industrial eta Marka Eskaerari buruzko Estatistikak. 2016ko Lehen Seihilekoa». Hauxe da barrixe – Bizkaiko Berrikuntza Behatokiak egin duen agiriaren izenburua. Lortutako datuen arabera, nahiz eta Bizkaian eta Euskadin Patente eskaerek beherantz egin, Erabilgarritasun-eredu, Diseinu industrial eta Marka eskaeren gorako joera ikusten da, 2015eko aldi bereko emaitzekin konparatuz. ■

barrixe – Observatorio de la Innovación de BizkaiaEra jarraituan egiten duen moduan, barrixe – Bizkaiko Berrikuntza Behatokiak «Patente, Erabilgarritasun-Eredu, Diseinu indutrial eta Marka Eskaerari buruzko Estatistikak. 2016ko Lehen Seihilekoa» izenburuko agiria landu du. Datuek ─ Espainiako Patente eta Marken Bulegoak hilero argitaratzen dituenetatik hartuta─ Bizkaian eta Euskadin alde batzuk nabarmentzen dituzte. Adibidez, ondoren azpimarratzen ditugunak.

Oro har, Erabilgarritasun-eredu, Diseinu indutrial eta Marka eskaerei dagokienez, Euskadin gehikuntza orokorra izan da. Baina ez Patenteei dagokienez, beren eskaerak murriztu baitira iazko seihilekoak kontuan hartuz.

Diseinu indutriala eta Erabilgarritasun-ereduak

Diseinu industrialaren eta Erabilgarritasun-ereduen inguruko datuetan ardaztuko gara, Diseinuaren sektore eta praktikarekin duten lotura bereziagatik. Kasu bietan Euskadiko jardueran nolabaiteko hedapena ikusten da.

Diseinu industrialaren kasu espezifikoan, Bizkaian eskaera kopurua (16) mantendu da; Gipuzkoan gehikuntza nabariaz (4tik 11ra) ohartzen da; Arabak, berriz, jaitsiera argia (7tik 1era aldatzean) izan du.

Orokorrean, Euskadin eskaera kopurua arinki gehitu da (28 guztira, Espainiako %2,52a dena).

Erabilgarritasun-ereduei buruz, Bizkaia 26 eskaerez gailentzen da (2015ean 12 baino gehiago); Gipuzkoa 24tik 17ra jaitsi da, eta Araba 5etik 21era igo da. Datu hauei begira, Euskadi 64 eskaeretara iritsi da (21 iaz baino gehiago: Espainiako %4,93a).

Informazio gehiago jakiteko, «Patente, Erabilgarritasun-Eredu, Diseinu industrial eta Marka Eskaerari buruzko Estatistikak. 2016ko Lehen Seihilekoa» izenburuko agiria kontsulta daiteke. ■