Bilbao Bizkaia D Week 2016

EIDE: diseinua sustatzea eta hedatzea

Bilbao Bizkaia D Week 2016ren II. edizioan, Euskadiko Diseinugileen Elkarteak (EIDEk) jarduera-programa bat antolatu du, diseinuaren kultura eta truke profesionalak sustatu eta hedatu nahi dituena. Programa azaroaren 17tik 30era izango da, eta Bilboko hirian garatzen diren ekintzak hartuko ditu barnean: topaketak, ateak irekitzeko eguna, mahai-inguruak eta hitzaldiak, tailerrak eta liburuen aurkezpena. ■

EIDEk (Euskadiko Diseinugileen Elkarteak) proposatzen dituen jarduerek bete-betean hartzen dute parte Bilbao Bizkaia D Week 2016k bultzatutako ekimenean. Haren bigarren edizioak programa zabal bat planteatzen du industria sortzaileak sustatzeko (Diseinuarekin batera: Arkitektura, Artisautza, Ikus-entzunezkoak, Komunikazioa, Eduki digitalak, Interiorismoa, Moda eta Bideojokoak).

Bere esparru espezifikoan, EIDEk programa berezi bat prestatu du diseinuaren kultura hedatzeko, nazioarteko konexioak indartzeko, profesionalen eta horien arteko ezagutza sustatzeko, ikasleei laguntzeko eta diseinugile gazteei lan-merkaturatzea errazteko.
Diseinua «berrikuntzako eta lehiakortasuneko tresna» gisa bultzatzea jarraian aurreratuko dugun programaren zeharkako ardatzetako bat da.

 

EIDE programa


Azaroaren 17a

«Diseinu txiletar berriaren nortasuna». Nuevos creativos chilenos, volumen 1: diseño de productos liburuaren aurkezpena Juan Pablo Fuentesen eskutik.

Azaroaren 24a

Open Studio Bilbao. Ateak zabaltzeko eguna, ikasleek, profesionalek, enpresek eta interesdunek Bilboko estudioak bisitatzeko.

Design Disruptors. InVisionek─ produzitutako dokumentala, diseinuaren ahalmen eraldatzailea erakusten duena konpainia liderren zenbait profesionalen esperientziatik.

Portfolio Night. Ikasle eta diseinugile gazteei (produktu-diseinua, diseinu grafikoa, espazioen diseinua…) zuzendutako jarduera, beren portfolioak baloratu eta proiektatu ditzaten.

Vidrala Masterglass Design Contest lehiaketaren bigarren edizioa ere aurkeztuko da.

Azaroaren 28a

Industries & Design 2016. EIDEk eta BiDCk (Bilbao Bizkaia Design Council) antolatutako jardunaldi honek lagungarri izan nahi du diseinua enpresen berrikuntza-estrategietan sartzeko lehiakortasun eta hazkundeko tresna gisa.

Bertan hartuko dute parte Roberto Verganti eta John Thackara hizlariek eta enpresa bizkaitarrek, hala nola Maier S.Coop enpresak.

Halaber, PCTI Euskadi 2020: fabrikazio aurreratua eta 4.0 industria planaren espezializazio-estrategiak tratatuko dira.

Azaroaren 23tik 30era

D Zone. Erakusketa-espazio moldakorra, Azkuna Zentroan, Bizkaiko lau sektore sortzaileren lankidetzaren emaitza: Diseño/EIDE, Interiorismo/CODDB, Artesanía/ARBASO eta Moda/Bizkaiko Moda Bizkaia. ■