Bilbao Bizkaia Design Map (BI Design Map) Diseinuaren sektoreko enpresa sortzaileak jakinaraztea eta ageriaraztea sustatzen dituen argitalpen-plataforma bat da. Bere edukien bitartez, Enpresen katalogoa eta Arrakasta-kasuak izeneko atalak besteak beste, Euskadin dagoen eskaintza azaldu nahi da. Beste atal batzuei esker, zerbitzu-informazioa dutena eta Diseinuaren kultura dibulgatzen dutena, BI Design Map plataformak proposamen hau osatzen du, eragile inplikatuekin harremanetan jartzeko prest dagoena.  ■

BI Design Map Euskadiko Diseinugileen Elkartearen (EIDE) ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko Bizkaia Sortzailea programaren esparruan bultzatua izan dena, erakunde kolaboratzaile gisako BEAZ sozietate publikoaren laguntzaz.

BI Design Map plataforma Bilbao hirian, Bizkaia Lurraldean eta Euskal Herrian Diseinuaren sektoreko ekimen profesionalen eta enpresa-proiektuen garapena pizten duen argitalpen-gunea da.

Helburu honi begira, Diseinu-taldeak jakineraztea sustatu nahi da, bai enpresa eskatzaileen edo beren zerbitzuen jasotzaileen bitartez, bai taldeen beren artean. Horrela, enpresa hauek, izaera eta jatorri ezberdinak direnak, beren eskakizunak hobe bete ahal dituzten taldeekin identifikatu eta harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Ahalegin honetarako honako premisa honetan oinarritzen gara: Euskal Herrian Diseinua irtenbide lehiakorrak proposatu eta burutzeko nabariki trebatuta dago.

Horrez aparte, BI Design Map plataformak interakzio emankorra lagundu nahi du: Diseinuaren sektoreko enpresa eta eragile profesionalen eta diziplina honen prestakuntza eta sustapenaren eremuetan lan egiten duten hainbat organizazio eta erakunderen artekoa.

Diseinuaren mapa

BI Design Map plataformaren argitalpen-kontzepzioak edukien kalitatezko tratamendu bat eskaintzen du, Bilbon, Bizkaian eta Euskal Herri osoan Diseinuko sektorearentzat eta sektoreari buruzko informazio erabilgarria emateko asmoz.

Plataforma honen atal ezberdinetan dagoen informazioaren bidez, Euskal Herriko Diseinuaren mapa eskaini ahal da: baliabide profesionalen mapa bat, gaur egungo gizartearen eskakizunei iraunkorki moldatu egon behar den Lurralde aurreratu baten ehun enpresariala erakutsi eta bultzatzeko gaurkotzen dena.

Kartografia eta edukiak

Baliabideen mapa honek ─bideratzeko eta lan egiteko kartografia─ Diseinuan enpresa espezializatuei ardura berezia egiten die: BI Design Map plataformaren ardatz nagusia. Horregatik bere etorkizunerako lan egiten den Enpresen katalogo bat eratzen da (dagokion atalean).

Eta arrazoi horregatik gune bat eskaintzen da: Arrakasta-kasuak gunea, enpresa bakoitzari bere proiekturik garrantzitsuenak ikusgai jartzeko aukera ematen diona. Honela, sartutako enpresen lanak eta egiten jakitea erakusten, bere sendotasuna hedatzen eta topaketa profesionalak errazten laguntzen da.

Enpresa eta profesionalentzako plataforma bat

BI Design Map plataformaren bokazioa Diseinuaren arloko enpresa eta profesional guztiekin era aktiboan elkarlanean parte hartzea da. Bere gunea beti zabalik dago enpresen ororen Katalogoan eta Arrakasta-kasuak atalean gure inguruko (Bilbao, Bizkaia eta Euskal Herria) Diseinu-talde berriak sartzeari.

Bestalde, Diseinuaren profesionalak bezala, Gaurkotasuna atalean (Berriak eta Agendako erreferentziak ematen dituena) eta Baliabide profesionalak atalean (Enpresa hornitzaileakPrestakuntza eta Ikerketa zentroakSustapen eta Babeserako erakundeak eta Diseinuaren sektoreari buruzko Argitalpen espezializatuak biltzen dituena) informazio espezializatua aurkitu dezakezue.

Gure asmoa Diseinuan interesatuta dauden pertsonek, sektorearen profesionalak edo beste hainbat arlotakoak, Bilbao-Bizkaiko Diseinuaren mapako beharrezko koordenatuak eskuratzea da.

BI Design Map plataformarekin bat egiten gonbidatzen zaituztegu, bere protagonistek kartografiatutako unibertso honetara.  ■