Euskal Herriko inguruan, Bilbao-Bizkaia, Diseinuaren bidez, nazioarteko oihartzunik duen diziplina estrategikoa dena, irtenbide aurreratuak eskaintzeko Lurralde kualifikatu bihurtu da. Unescoren Hiri Sortzaileen Sareko partaidea den heinean, Bilbok Lurralde berritzaile eta lehiakor baten bokazioa eta indarra erakusten ditu, tokiko Administrazio Publikoek eta sektoreko hainbat eragilek babesten duten apostu kolektiboarekin batera. ■

Lurralde lehiakor gisa, Bilbao-Bizkaiaren erakargarritasuna proiektu berritzaileen sustapen eta garapenerako euskarri sendoak eskaintzea da. Euskarri hauetariko bat Diseinua eginkizun estrategiko bezala ezartzean datza, erronka honi BiDC: Bilbao Bizkaia Design Council erakundeak ekiten diola.

Administrazio Publikoek (Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia) eta hainbat eragilek (enpresak, prestakuntza- eta ikerketa-zentroak, eragile profesionalak eta abar) bultzatutako apostu honen sendotasuna nazioarteko mailan ezaguna izan da.
1

Bilbao: Unescoren Hiri Sortzaileen Sareko partaidea

2014ko abenduaren 1ean Unescok (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) bere Hiri Sortzaileen SareanDiseinua kategorian— Bilbao sartzeko erabakia jakinarazi zuen.

Sare honetara Bilboren atxikimendua Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu zuten Bilbao Bizkaia Design Council (BiDC) elkartearen bitartez, EIDEren (Euskadiko Diseinugileen Elkartea) eta sektoreko beste tokiko eragile batzuen languntza aktiboaz.

Ekimen hau estrategia oso batean kokatzen da, honako lehentasunezko erronka hauek dituena: ekonomia sortzailea eta enplegu kualifikatua sortzea eta hirian eta Lurraldean espezializazioa eta ehun enpresariala sendotzea, besteak beste.

Berlin (Alemania), Buenos Aires (Argentina), Pekin, Shanghai eta Shenzhen (Txina), Montreal (Kanada), Seul (Hego Korea), Nagoya eta Kobe (Japonia), Saint Étienne (Frantzia), Graz (Austria), Detroit (Ameriketako Estatu Batuak) edo Puebla (Mexiko) bezalako hiriak Sare honetako partaideak dira.

Bilborekin batera, 2014 urte horretan beste hiri batzuen sartzea onartu zen, alegia Helsinki (Finlandia), Turin (Italia), Curitiba (Brasil) eta Dundee (Erresuma Batua).

Hiri hauek Unescori urtean behin beren lanaren eremuan lortutako aurrerakuntzak biltzen dituen txosten bat aurkeztu behar diote. Bilboren kasuan, aipatutako ekimenak Diseinuari espezifikoki lotuta daude.

Bilbao: 2014ko Diseinuaren Hiriburua izendapeneko finalista

2014ko Diseinu Nazioarteko Hiriburua izendatze-prozesuan, Hegoafrikako Lurmutur Hiria hautaketarekin amaitu zena, Bilbao hiru hiri finalistetariko bat izan zen, Dublin (Irlanda) eta hiri garailearekin batera.

Nahiz eta orduan izendapen hori ez lortu, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Bilboko hautagaitza babestu zuten beste erakunde publiko eta pribatuekin batera, beren konpromisoa hartu zuten Diseinuaren eta ekonomia sortzailearen arloetan proiektatutako ildoei ekiteko.

Denboran zehar mantendu eta berriztu izan den Ekintza-plan hau Bilborako erabakigarria izan da bere hiri- eta produkzio-eraldatzean lehen mailako hiri bihurtzeko, hiri honen indarrak industria sortzaileetan ekimen berritzaileak hasteko ahalmen adierazten duen bezala.

Tradizio industriala eta ekintzailea duen gizarte bat

Bilbao bere metropolialdeko hiri-gune izanez, euskal gizarteak industria-esperientzia luzea du. Tradizio honetan, Diseinuaren garapena eta sendotzea bere historia berriztuaren ondorio logikoak dira.

Gure herrian sektore honen goi mailako prestakuntza lanaren kulturan eta ofizioa menderatzean, manufaktura-tradizioan, bere ekintzaileen zehaztasunean eta langile teknikari eta zuzendarien trebakuntzan oinarritzen da.

Erantzun eta irtenbiderik onenak

Egungo ingurune soziala eta egoera ekonomikoa eraldatze sakonaren emaitzak dira. Profesionalek, enpresek, Administrazio Publikoek, Lurraldeek eta hiriek ekiten dizkien erronkei erantzun eta irtenbiderik onenak eskaini behar zaizkie. Hauek gauzatuko diren moduaren menpean dago bere etorkizuna.

Lehiakorrak izan eta hazkunde jasangarriaren mailak lortu nahi bada, proiektuak errazten dituzten eta Ongizate egoeraren eta erakundearen biziraupena bermatzen duten mailak, oso prestatuta egon eta ausarti izan behar da inoiz baino handiagoak eta konplexuagoak diren erronka hauei ekiteko.

Helburu hau bete asmoz, Diseinuak jakin behar du moldatzen, bere ikuspegia egokitzen, tresna berriak erabiltzen eta egoera erakargarriak sortzen laguntzen. Bere xedea estrategikoa da sektore guztien lehiakortasunean eta internazionalizazioan aurrera egiteko, berrikuntzarekin, jasangarritasunarekin eta gizarteen eraldatze orekatuarekin konpromisoa duen Diseinuaren kontzepzio bat kontuan hartuz. ■

2