ARRAKASTA-KASUAK

ELKARTOKI

BEZEROA

Eusko Jaurlaritza

URTEA

2016

ZERBITZUA

Aholkularitza

ESPEZIALITATEA

Zerbitzuen diseinua

EGINKIZUN

Eskolako jolastokia da ume askok esperimentatzen duten lehen gune publikoa. Espazio hauen diseinuak eta ezaugarriek umeen portaeran eragin nabaria dute, baita gune hauetan bultzatzen diren erabilerek ere. Jolastokiak leku gogorrak eta estandarizatuak izaten ohi dira, umeen beharrak betetzen ez dituztenak.

GARAPEN PROZESUA

Elkartoki eskolako jolastokiaren esparruan garatzen den programa da, dinamika eta harreman komunitarioak hobetzen laguntzen dituzten tresnen bidez espazioa eraldatzea proposatzen duena. Programak jolastokia aztertzea, gune honen inguruan hausnartzea, esku-hartze posibleak imajinatzea eta fisikoki eraldatzea ditu helburu, eskolako komunitatea, eta zehatz-mehatz ikasleak, sormen-prozesuaren erdian kokatuz.

Hainbat Diseinu-tailerren, tailer artistikoren eta topaguneren bitartez, baterako hezkuntzaz eta partaidetzaz gain, Artea eta Diseinua aztertzen dira, jolastokiaren transformazio fisikoa kontuan hartuz gai hauetan sakontzeko bide gisa. Horrela, atal ezberdinetako programa baten laguntzaz, umeek lan artistikoak garatzen dituzte jolastokian eragin izateko asmoz: ikasleek gaurko jolastokiei buruzko hausnarketak zuzentzen, diseinu berria erabakitzen eta garatzen eta, azkenean, fisikoki eraikitzen dute.

KONPONBIDE

2014-2015 ikusturtean zehar bi Elkartoki-esperientzia garatuko ziren: bata Getxoko Zabala Eskolan eta bestea Bilboko Karmelo Ikastolan. Bietan hiru hilabeteko programa pilotu bat martxan jarri zen, jolastokiko alde baten iraun gutxiko eraldatzearen ostean amaitu zena.

2015-2016an programa Getxoko San Nikolas Ikastolan garatu da. Aurten programa zabalago bat eskaini da, bederatzi hilabetekoa, sorkuntza artistikorako eta sormenerako denbora-tarte luzeagoak emanez. Guztira, 130 tailerretan 450 ikaslek parte hartu dute, hiru jolastoki aldatu dituztenak.

KREDITUAK

SARIAK ETA OHOREAK

Bartzelona FAD Awards 2016 City to City atalean proiektu finalista: http://fad.cat/citytocity/6/#/

Esperientzia ezagutua eta aurkeztua izan da honako foro eta topaketa hauetan:

  • Donostiako Tabakalera, 2016
  • UEUko uda ikastaroa, 2016

 

BESTE ARRAKASTA-KASUAK

This is a unique website which will require a more modern browser to work!

Please upgrade today!