Internazionalizazioaren arloan esperientzia arrakastatsu bat
«Basque Design Industries. Milan 2016»
EIDEk (Euskadiko Diseinugileen Elkartea) bultzatzen duen «Basque Design Industries. Milan 2016» proiektuaren bitartez, Diseinu-talde eta industria-enpresa batzuk Milango Altzariaren 55. Nazioarteko Azokan (Salone Internazionale del Mobile) eta Diseinuaren Astean (Milan Design Week) egon ziren, 2016ko apirilaren 12tik 17ra. Material ConneXion Bilbao erakundearen lankidetzan, ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Etxepare Euskal Institutuaren eta Durero Estudios taldearen babesa ekonomikoa jaso zuen. Euskal ordezkaritzako kideek esperientzia balioetsi dute. EIDEren arduradunentzat, bere internazionalizazio-programaren helburuak bete dira Lombardiako hiriburuan. Gehiago irrakurri