Internazionalizazioaren arloan esperientzia arrakastatsu bat

«Basque Design Industries. Milan 2016»

EIDEk (Euskadiko Diseinugileen Elkartea) bultzatzen duen «Basque Design Industries. Milan 2016» proiektuaren bitartez, Diseinu-talde eta industria-enpresa batzuk Milango Altzariaren 55. Nazioarteko Azokan (Salone Internazionale del Mobile) eta Diseinuaren Astean (Milan Design Week) egon ziren, 2016ko apirilaren 12tik 17ra.

Material ConneXion Bilbao erakundearen lankidetzan, ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Etxepare Euskal Institutuaren eta Durero Estudios taldearen babesa ekonomikoa jaso zuen.

Euskal ordezkaritzako kideek esperientzia balioetsi dute. EIDEren arduradunentzat, bere internazionalizazio-programaren helburuak bete dira Lombardiako hiriburuan. ■

EIDEk bultzatutako «Basque Design Industries. Milan 2016» ekimena Superstudio Piùren Materials Village guneko stand batean gauzatu zen. Material ConneXion Italia erakundeak gune hau kudeatu zuen.

Abad Design, dr.Minsky, MADEINBI eta Muka Design Lab Diseinu-taldeek eta Estudios Durero, Nueva Línea/Surco eta Textia industria-enpresek beren produktuak erakutsi zituzten.

Stand_EIDE_MilanDesignWeek_16_03Talde eta enpresa hauekin batera, beste bost Diseinu-taldek parte hartu zuten: ADN Design, AGVestudio, ITEM designworks, Smotion eta TXB Diseño de Producto, hain zuzen.

Esperientzia honi esker, habitat sektoreko lau enpresa nagusietako (B&B Italia, Cassina, MAGIS eta Moroso) goi mailako arduradunekin, Associazione per il Disegno Industriale elkartearekin, Milango Cervantes Institutuarekin eta ICEX (España, Exportación e Inversiones) erakundearekin bilera pribatuak egin ziren.

Bestalde, ordezkariak hiri milandarreko gunerik printzipaletan zehar ibili ziren, azoka-barrutitik kanpoan eta Fuorisalone ekitaldi kolektiboaren barnean daudenak. Halaber, Salone del Mobile izeneko aretoa bisitatu zuten eta munduko enpresekin harreman partikularretan jarri ziren.

Nazioarteko eta tokiko komunikabideetan lortutako ageritasuna nabari izan zen, nolabait EIDE Materials Village gunean bertan egoteagatik.

Ekimen estrategikoa

«Basque Design Industries» EIDEren ekimen estrategiko bat da, Euskal Herriko Diseinu sektorean parte hartzen duten eragile guztien inbrikatzea sustatzen duena. Ekimenak internazionalizazioa du helburu eta sektorearen ageritasuna indartzeko lan egiten du: azken finean, Diseinu-zerbitzuak ematen eta eskatzen dituzten enpresen, prestakuntza zentroen eta arlo honetako erakundeen arteko lankidetzari zabalik dago.

Benicio Aguerrea EIDEko gerenteak azaldu duenez: «Asmoa Euskal Herriko industriaren sustrai indartsuez baliatzea da eta Diseinuaren profesionalen esperientzia eta talentuaren bidez jarduera hauek suspertzea […]. Industria tradizionalei lagundu nahi diegu beren produktu eta zerbitzuak eraldatzen eta hauei balio erantsia ematen, Diseinuan, material berrietan, sormenean eta berrikuntzan oinarrituz». ■