Joxe Mari Korta Saria enpresa-ibilbideari

Maria Luisa Galardi, Ondarreta altzari-enpresaren sortzailea

Maria Luisa Galardik (Oiartzun, 1964), Ondarreta altzari-enpresaren sortzaileak, ibilbide profesionalaren Joxe Maria Korta Saria jaso du joan den azaroaren 22an, «bere sakrifizio eta lanaren balio handiengatik». Eusko Jaurlaritzak emandako aitorpen hau bat dator instalazioak Oiartzunen (Gipuzkoa) dituen familia-firma honen 1975eko sorreraren 40. urteurrenarekin. Haren finkapenaren eta berrabiadaren oinarria «garapen iraunkor» bat da, bere produktuei (mahaiei eta aulkiei batik bat) «diseinu eta kalitateko plus» bat aplikatuta. ■

Maria Luisa Galardi Aduriz. Ondarreta

Maria Luisa Galardi Adurizek, ADEGI enpresa-elkarteak proposatuta, Joxe Mari Korta 2016 Saria jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Sari-banaketa joan den azaroaren 22an izan zen, Vitoria-Gasteizen.

Maria Luisa Galardiren (Marilis) enpresa-ibilbidea aitortzen duen sari hau 1975ean, 21 urte eskasekin, sortu zuen Ondarreta firmari lotuta dago.

 

Hazkunde «neurtua»

Bere kudeaketan, Ondarretak hazkunde iraunkorra («neurtua»), enpresako lantaldeekin eta langileekin duen konfiantza eta hurbileko hornitzaileen («tailer txikien») lana lehenetsi ditu, tokiko ingurunean «balioa sortzeko» printzipioari jarraikiz, «Made in Basque Country» piezekin eta «ia 0 kilometroa osagaiekin».

ondarreta2008an sortutako krisia nekez eta sakrifizioz gainditu zuen Ondarretak, eta apustu irmoa egin du bere altzari-piezen kalitatearen eta diseinuaren alde (batik bat: mahaiak, gainekoak, aulkiak eta bankuak). 2013tik aurrera, merkataritza-perspektibak arreta berezia jartzen dio kanpo-merkatuari. Gaur egun, haren ekoizpenaren % 40tik gora nazioarteko merkatuetara bideratzen da: Europa, AEB, Japonia, Australia, etab.

Barnetik, familia-enpresa honen belaunaldi-aldaketa merkataritza-arloaz, ekoizpenaz edo sormenaz eta diseinuaz arduratzen diren bere alaben esku dago. Horrela, diseinuko lantalde espezifikoaren buru Nadia Arratibel Galardi da, akademikoki Londreseko Architectural Association School of Architecture-n eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan prestatu dena. ■