Joxe Mari Korta Saria enpresa-ibilbideari
Maria Luisa Galardi, Ondarreta altzari-enpresaren sortzailea
Maria Luisa Galardik (Oiartzun, 1964), Ondarreta altzari-enpresaren sortzaileak, ibilbide profesionalaren Joxe Maria Korta Saria jaso du joan den azaroaren 22an, «bere sakrifizio eta lanaren balio handiengatik». Eusko Jaurlaritzak emandako aitorpen hau bat dator instalazioak Oiartzunen (Gipuzkoa) dituen familia-firma honen 1975eko sorreraren 40. urteurrenarekin. Haren finkapenaren eta berrabiadaren oinarria «garapen iraunkor» bat da, bere produktuei (mahaiei eta aulkiei batik bat) «diseinu eta kalitateko plus» bat aplikatuta. Gehiago irrakurri
Bilbao Bizkaia D Week 2016
EIDE: diseinua sustatzea eta hedatzea
Bilbao Bizkaia D Week 2016ren II. edizioan, Euskadiko Diseinugileen Elkarteak (EIDEk) jarduera-programa bat antolatu du, diseinuaren kultura eta truke profesionalak sustatu eta hedatu nahi dituena. Programa azaroaren 17tik 30era izango da, eta Bilboko hirian garatzen diren ekintzak hartuko ditu barnean: topaketak, ateak irekitzeko eguna, mahai-inguruak eta hitzaldiak, tailerrak eta liburuen aurkezpena. Gehiago irrakurri