Diseinuaren eta Sormenaren VII. Nazioarteko Festibala
«Selected Europe From Bilbao 2016»
«Selected Europe From Bilbao 2016» izenburuko Diseinuaren eta Sormenaren VII. Nazioarteko Festibala Azkuna Zentroan azaroaren 18 eta 19rako programatua izan da. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Bizkaia Design Council erakundearekin batera, babesten dute deialdia. Topaketa honi esker, Diseinu grafiko, Ikusmenezko komunikazio eta Artearen sortzaileak elkartuko dira. Ekitaldia burutu baino lehen, urrian, aukeratuko diren Diseinu-proiektuen bilduma baten erakusketa ikusgai egongo da BEAZ foru sozietatearen instalazioetan. Lan hauek Selected the book liburuan bilduko dira. Gehiago irrakurri
EGURTEK 2016 sariak
Disaro: Enpresa sariduna Zurezko diseinuan
Diseinu modalitateko Zurezko Arkitektura Sarien 3. edizioaren esparruan, Arquitectos y Diseñadores Asociados Disaro enpresa saritua izan da «Bilbao oinezkoentzako hesia» hiri-altzarietako proiektuagatik. Zurezko Diseinu kategorian lortutako hau EGURTEK: Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroak bultzatzen dituen sarietariko bat da. Epaimahaiaren epaia pasa den ekainaren 10ean jakinarazi zen. Sariak emateko ekitaldia Bilbao Exhibition Centren burutuko da, 2016ko urriaren 21ean, bi urtez behingo 6. Foroan. Gehiago irrakurri