2016ko lehen seihileko datuak: Bizkaia eta Euskadi
Patenteak, Erabilgarritasun-ereduak, Diseinu industriala eta Markak
«Patente, Erabilgarritasun-Eredu, Diseinu industrial eta Marka Eskaerari buruzko Estatistikak. 2016ko Lehen Seihilekoa». Hauxe da barrixe – Bizkaiko Berrikuntza Behatokiak egin duen agiriaren izenburua. Lortutako datuen arabera, nahiz eta Bizkaian eta Euskadin Patente eskaerek beherantz egin, Erabilgarritasun-eredu, Diseinu industrial eta Marka eskaeren gorako joera ikusten da, 2015eko aldi bereko emaitzekin konparatuz. Gehiago irrakurri
Diseinuaren eta Sormenaren VII. Nazioarteko Festibala
«Selected Europe From Bilbao 2016»
«Selected Europe From Bilbao 2016» izenburuko Diseinuaren eta Sormenaren VII. Nazioarteko Festibala Azkuna Zentroan azaroaren 18 eta 19rako programatua izan da. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Bizkaia Design Council erakundearekin batera, babesten dute deialdia. Topaketa honi esker, Diseinu grafiko, Ikusmenezko komunikazio eta Artearen sortzaileak elkartuko dira. Ekitaldia burutu baino lehen, urrian, aukeratuko diren Diseinu-proiektuen bilduma baten erakusketa ikusgai egongo da BEAZ foru sozietatearen instalazioetan. Lan hauek Selected the book liburuan bilduko dira. Gehiago irrakurri