«Diseinu Grafikoko Lehen Kongresua», Donostian

«Nortasun korporatiboko marka grafikoak»

«Diseinu Grafikoko Lehen Kongresuan» «Nortasun korporatiboko marka grafikoen» tratamenduan sakonduko da. Proposamen hau Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen Egitarauaren esparruan sortu da Diseinu Grafikoaren alorra jorratzen duten profesionalen, akademikoen, ikertzaileen, enpresen eta ikasleen artean esperientziak elkarrekin trukatzeko gunea izateko. Saioak Donostian uztailaren 18tik 20ra emango dira. ■

«Nortasun korporatiboko marka grafikoak» goiburupean, «Diseinu Grafikoko Lehen Kongresuaren» helburua marka grafikoen esanahian sakontzean datza. Asmo honek munduan izateko eta bizitzeko aukeren hobekuntzarako proposamen bat ekartzen du. Batzarra EHUko LETRAZ Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeak antolatu du.

Kongresua Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen barnean aurkezten da eta diseinugileen, akademikoen, ikertzaileen eta ikasleen parte hartzeari zabalik dago. Organizazioak proposatzen dituen eta Egitarauan dauden alderdi tematikoen inguruko proiektu profesionalak edo akademikoak, esperientziak, azterlan teorikoak eta hausnarketak ezagutzeko gune bat eratu nahi da edizio honetan.

Hitzaldiak eta Komunikazioak. Kongresuan Diseinu Grafikoaren alorreko hainbat aditu profesionalek parte hartuko dute, Hitzaldiak aipatzen dituen Egitarauak azaltzen duenez. Besteak beste, Joan Costa, Emilio Gil, Enric Jardí, Daniel Raposo, Manuel Estrada, Leire Fernández eta Eduardo Estrada.

Halaber, aurkeztu diren ahozko komunikazioei esker, espezialisten eta profesionalen irizpidea eta lanak ezagutzeko aukera egongo da.

Kultur Hiriburutzaren berezitasuna. Donostiako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan, Kongresuak «Etxeko markak» izeneko ekimena programatu du, donostiar talde profesionalek egindako marka grafikoko Diseinu-lanak biltzeko asmoz. Horrela, «Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburua» egitarau kulturalari zuzendutako ekarpen sortzaile eta berritzaileak sustatu nahi dira.

Informazio gehiago jakiteko, Diseinu Grafikoko Lehen Kongresua: Nortasun korporatiboko marka grafikoak ekitaldi honen web orria kontsulta daiteke. ■