Bilbao Bizkaia D Week 2016
EIDE: diseinua sustatzea eta hedatzea
Bilbao Bizkaia D Week 2016ren II. edizioan, Euskadiko Diseinugileen Elkarteak (EIDEk) jarduera-programa bat antolatu du, diseinuaren kultura eta truke profesionalak sustatu eta hedatu nahi dituena. Programa azaroaren 17tik 30era izango da, eta Bilboko hirian garatzen diren ekintzak hartuko ditu barnean: topaketak, ateak irekitzeko eguna, mahai-inguruak eta hitzaldiak, tailerrak eta liburuen aurkezpena. Gehiago irrakurri
Internazionalizazioaren arloan esperientzia arrakastatsu bat
«Basque Design Industries. Milan 2016»
EIDEk (Euskadiko Diseinugileen Elkartea) bultzatzen duen «Basque Design Industries. Milan 2016» proiektuaren bitartez, Diseinu-talde eta industria-enpresa batzuk Milango Altzariaren 55. Nazioarteko Azokan (Salone Internazionale del Mobile) eta Diseinuaren Astean (Milan Design Week) egon ziren, 2016ko apirilaren 12tik 17ra. Material ConneXion Bilbao erakundearen lankidetzan, ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Etxepare Euskal Institutuaren eta Durero Estudios taldearen babesa ekonomikoa jaso zuen. Euskal ordezkaritzako kideek esperientzia balioetsi dute. EIDEren arduradunentzat, bere internazionalizazio-programaren helburuak bete dira Lombardiako hiriburuan. Gehiago irrakurri
«Diseinu Grafikoko Lehen Kongresua», Donostian
«Nortasun korporatiboko marka grafikoak»
«Diseinu Grafikoko Lehen Kongresuan» «Nortasun korporatiboko marka grafikoen» tratamenduan sakonduko da. Proposamen hau Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen Egitarauaren esparruan sortu da Diseinu Grafikoaren alorra jorratzen duten profesionalen, akademikoen, ikertzaileen, enpresen eta ikasleen artean esperientziak elkarrekin trukatzeko gunea izateko. Saioak Donostian uztailaren 18tik 20ra emango dira. Gehiago irrakurri