Bilbao Bizkaia D Week 2016ren II. edizioan, Euskadiko Diseinugileen Elkarteak (EIDEk) jarduera-programa bat antolatu du, diseinuaren kultura eta truke profesionalak sustatu eta hedatu nahi dituena. Programa azaroaren 17tik 30era izango da, eta Bilboko hirian garatzen diren ekintzak hartuko ditu barnean: topaketak, ateak irekitzeko eguna, mahai-inguruak eta hitzaldiak, tailerrak eta liburuen aurkezpena. Gehiago irrakurri
Diseinuaren eta Sormenaren VII. Nazioarteko Festibala
«Selected Europe From Bilbao 2016» izenburuko Diseinuaren eta Sormenaren VII. Nazioarteko Festibala Azkuna Zentroan azaroaren 18 eta 19rako programatua izan da. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Bizkaia Design Council erakundearekin batera, babesten dute deialdia. Topaketa honi esker, Diseinu grafiko, Ikusmenezko komunikazio eta Artearen sortzaileak elkartuko dira.
Ekitaldia burutu baino lehen, urrian, aukeratuko diren Diseinu-proiektuen bilduma baten erakusketa ikusgai egongo da BEAZ foru sozietatearen instalazioetan. Lan hauek Selected the book liburuan bilduko dira. Gehiago irrakurri
Diseinu modalitateko Zurezko Arkitektura Sarien 3. edizioaren esparruan, Arquitectos y Diseñadores AsociadosDisaro enpresa saritua izan da «Bilbao oinezkoentzako hesia» hiri-altzarietako proiektuagatik. Zurezko Diseinu kategorian lortutako hau EGURTEK: Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroak bultzatzen dituen sarietariko bat da. Epaimahaiaren epaia pasa den ekainaren 10ean jakinarazi zen. Sariak emateko ekitaldia Bilbao Exhibition Centren burutuko da, 2016ko urriaren 21ean, bi urtez behingo 6. Foroan. Gehiago irrakurri
Internazionalizazioaren arloan esperientzia arrakastatsu bat
EIDEk (Euskadiko Diseinugileen Elkartea) bultzatzen duen «Basque Design Industries. Milan 2016» proiektuaren bitartez, Diseinu-talde eta industria-enpresa batzuk Milango Altzariaren 55. Nazioarteko Azokan (Salone Internazionale del Mobile) eta Diseinuaren Astean (Milan Design Week) egon ziren, 2016ko apirilaren 12tik 17ra.
Material ConneXion Bilbao erakundearen lankidetzan, ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Etxepare Euskal Institutuaren eta Durero Estudios taldearen babesa ekonomikoa jaso zuen.
Euskal ordezkaritzako kideek esperientzia balioetsi dute. EIDEren arduradunentzat, bere internazionalizazio-programaren helburuak bete dira Lombardiako hiriburuan. Gehiago irrakurri
2016 Diseinuaren Sari Nazionala «Profesionalentzat»
Mario Ruiz Rubio diseinugileak (Alacant, 1965eko abuztuak 13) Diseinuaren Sari Nazionala «Profesionalak» kategorian lortu du, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak emandakoa. Epaimahaiak «bere estilo denboragabe eta iraunkorra» nabarmendu du, «baita nazioarteko hedapena ere». Mario Ruizek Bartzelonan du bere estudioa. Berak honako hitz hauen bidez bere lanaren joera laburbiltzen du: «Barrutik kanpora», «bezeroaren benetako beharrei» moldatzearen premisapean. Gehiago irrakurri
«Diseinu Grafikoko Lehen Kongresuan»«Nortasun korporatiboko marka grafikoen» tratamenduan sakonduko da. Proposamen hau Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen Egitarauaren esparruan sortu da Diseinu Grafikoaren alorra jorratzen duten profesionalen, akademikoen, ikertzaileen, enpresen eta ikasleen artean esperientziak elkarrekin trukatzeko gunea izateko. Saioak Donostian uztailaren 18tik 20ra emango dira. Gehiago irrakurri
This is a unique website which will require a more modern browser to work!