EGURTEK 2016 sariak
Disaro: Enpresa sariduna Zurezko diseinuan
Diseinu modalitateko Zurezko Arkitektura Sarien 3. edizioaren esparruan, Arquitectos y Diseñadores Asociados Disaro enpresa saritua izan da «Bilbao oinezkoentzako hesia» hiri-altzarietako proiektuagatik. Zurezko Diseinu kategorian lortutako hau EGURTEK: Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroak bultzatzen dituen sarietariko bat da. Epaimahaiaren epaia pasa den ekainaren 10ean jakinarazi zen. Sariak emateko ekitaldia Bilbao Exhibition Centren burutuko da, 2016ko urriaren 21ean, bi urtez behingo 6. Foroan. Gehiago irrakurri
2016 Diseinuaren Sari Nazionala «Enpresentzat»
SIMON taldea: «Estetika eta funtzionaltasuna batzea»
SIMON taldeak interfaceak, material elektrikoa eta irtenbide teknologikoak egiten ditu. Enpresa honek Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak ematen duen Diseinuaren Sari Nazionala «Enpresa» modalitatean lortu du. Epaimahaiak eguneroko erabilerako produktuetan Diseinua sartzeko «enpresaren gaitasuna» azpimarratu du. Luis Lopezbarrena SIMONeko zuzendari nagusiaren hitzetan, «gure urteurrenaren ospakizun honi sari hau erantsi ahal izateak harrotzen gaitu. Gure goiburuari ezker, Simon Light Up Emotions izenekoa, erabiltzaileek gure produktuekin giroak sortzen dituzte, Diseinuaren bitartez mota guztietako emozioak pizten dizkietenak». Gehiago irrakurri
2016 Diseinuaren Sari Nazionala «Profesionalentzat»
Mario Ruiz: «Barrutik kanpora»
Mario Ruiz Rubio diseinugileak (Alacant, 1965eko abuztuak 13) Diseinuaren Sari Nazionala «Profesionalak» kategorian lortu du, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak emandakoa. Epaimahaiak «bere estilo denboragabe eta iraunkorra» nabarmendu du, «baita nazioarteko hedapena ere». Mario Ruizek Bartzelonan du bere estudioa. Berak honako hitz hauen bidez bere lanaren joera laburbiltzen du: «Barrutik kanpora», «bezeroaren benetako beharrei» moldatzearen premisapean. Gehiago irrakurri